Teknologia -
Steve Jobs hil da
#iSad: Twitterrek eta Facebookek Steve Jobsi omenaldia egin diote
Apple konpainiaren sortzailearekin erlazionatutako bost hitz dira sare sozialeko trendig topic dira.
Erredakzioa
Twitter eta Facebook sare sozialak Steve Jobsi omenaldia egiten ari dira. Appleren fundatzailearen heriotza jakitera eman ostean, mundu osoko erabiltzaileak mundua "alor guztietan" aldatu zuen "gizon garrantzitsu" horri buruzko mezuak argitaratzen ari da.
Jobsek 56 urte zituen eta asteazken honetan hil da, "senideen artean eta bakean". Duela zenbait urte minbizia diagnostikatu zioten Appleren sortzaileari.
"Bizitza eta oinordeko sinestezina. Pertsona handi batek agur esan digu", "Gure belaunaldiko Albnert Einstein izan da", "Mundua aldatu zuen pertsonetako bat bésala gogoratuko dugu".
Mezu horiek Jobsi eskainitako milaka goraipamen batzuk besterik ez dira. IPod, iPhone eta iPad gailuen sortzailearen jarraitzaileek Twitter omenaldia egiteko plataformarik egokiena dela erabaki dute.
Gaur goizean bost hastag-ek lortu dute trending topic izatea: RIP Steve Jobs, #ThankYouSteve, #iSad, Think Different eta Apple II.
Facebooken, hainbat talde sortzen ari dira Steve Jobs omentzeko, hala nola "R.I.P. Steve Jobs" (62.111 erabiltzaile), R.I.P Steve Jobs, You will be Missed" (23.780 erabiltzaile) eta "R.I.P Steve Jobs (February 24, 1955 - October 5, 2011)" (22.033 erabiltzaile).