Teknologia -
Urteko energia kontsumoa
Googlek munduko energia kontsumoaren % 0,01 erabiltzen du
Eraginkortasun energetikoari buruzko atal berri bat sortu du Googlek. Horretan, bilatzaileak eskaintzen dituen zerbitzuen energia kontsumoa kontsulta daiteke, marrazki handi batean irudikatuta.
Erredakzioa
Eraginkortasun energetikoari buruzko atal berri bat sortu du Googlek, (Google Green): 'The Big Picture'. Bilatzaileak eskaintzen dituen zerbitzuan energia kontsumoa erakusten du, marrazki handi batez irudikatuta. Bilatzaileak zerbitzu ugari eskaintzen ditu eta, halaber, erabiltzaile asko ditu.
Googleren esanetan, bere datu zentroak besteek baino % 50 gutxiago kutsatzen du batez beste. Joan den urtean, datu zentroen elektrizitate kontsumoa 2.3 milioi megawattekoa izan zen. Konpainiaren arabera, munduko energia kontsumoaren % 0,01 da hori.
Karbono dioxido gutxien isurtzen duten proiektuetan inbertitzeko ahalegina erakutsi du konpainiak. "Energia berriztagarria lortzeko proiektuetan milioika dolarreko inbertsioa egin dugu", azaldu dute Googlen arduradunek. "Honez gain, gure produktuek erabiltzaileei eurek bakarrik energia aurrezteko aukera ematen diote", esan dute.