Teknologia -
Azken erasoen ostean
Sonyk segurtasun-buru berri bat kontratatu du
Konpainiak on line bidezko zerbitzuetan izandako murrizten ostean barkamena eskatzeko gutun bat bidali du. Idazkian izandako arazo guztiak agertzen dira eta hartuko diren neurriak.
Erredakzioa
Azken asteetan zehar izandako arazoen ostean, segurtasun-buru berri bat izendatu du Sonyk. Enpresak ez du argitu nor den kargua utziko duen pertsona ezta nor izango den kargu berria hartzen duena. Azken asteetan gertatutako arazoak ez errepikatzea izango da segurtasun buru berriaren lana. "Datuen babes maila hobetzeko" lanean ari dela adierazi du konpainiak, jazo daitekeen arazo posibleak identifikatzeko. Segurtasun sisteman hobetzeaz gain, enpresako kideak ez direnak euren sistemetan sartzen ote diren identifikatzeko sistemak garatzen ari dira, horrelako erasoak gertatzekotan, ahalik eta lasterren irtenbide bat bilatu ahal izateko.
Konpainiak online bidezko zerbitzuetan izandako murrizten ostean barkamena eskatzeko gutun bat bidali du. Idazkian izandako arazo guztiak agertzen dira eta hartuko diren neurriak, tartean segurtasun-buru berri bat izendatzea. Playstation Network eta Qriocity sistemak konpontzeko lanean ari da Konpainia. Sony bidegabe sartzearen errudunak identifikatu nahi ditu eta segurtasun sistemak indartu, berriro erabiltzaileen esku jartzeko, segurtasun berme guztiekin.