Teknologia -

Bigarren erasoa astebetean

Sonyk beste miloika erabiltzaileren datuak ostu dituztela aitortu du

24,6 milioi erabiltzaileri eragin diezaioke erasoak. Besteak beste, Espainia, Austria, Alemania eta Herbehereetako 10.700 bezeroren zordunketa txartelen datuak lapurtu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sony Computer Entertainmentek beste datu lapurreta baten berri eman du. Sony Online Entertainment online bideo-jokoak eskaintzen dituen zerbitzuko 24,6 milioi erabiltzaileri eragin diezaioke eraso berriak.

Sony multinazional japoniarrak pasa den astean PlayStation Network sareko zerbitzuak bertan behera utzi zituen milioika erabiltzaileren datuak lapurtu zituztela frogatu ostean eta astebeteko epean beste eraso bat atzeman dutela aitortu dute.

Konpainia japoniarrak jakinarazi duenez segurtasunaz arduratzen den aholkulari eta injeniari talde batek apirilaren 16 eta 17 artean milioika erabiltzaileren datuak ostu zituztela frogatu du.

Guztira Sony Online Entertainment ataleko 24,6 milioi erabiltzaile izan daitezke kaltetuak. AEBetatik kanpoko 12.700 kreditu eta zordunketa txartelen zenbakiak eta iraungipen-datak lapurtu dituztela zehaztu du Sonyk, eta Espainia, Alemania, Austria eta Herbehereetako 10.700 bezeroren zordunketa txartelen datuak ostu dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea