Teknologia -

Segurtasuna

Hackerrek Whatsappen erabiltzaileen telefonoetara sartzea lortu dute

Facebooken konpainiak aplikazioaren azken bertsioa jaisteko eskatu die munduan dituen 1.500 milioi erabiltzaileei.

NOS Group israeldar zibersegurtasun enpresa da erasoaren susmagarri nagusia
Whatsapp
NOS Group israeldar zibersegurtasun enpresa da erasoaren susmagarri nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Whatsapp Facebookek erosi zuen bat-bateko mezularitza aplikazioaren arduradunek gaur aitortu dutenez, zulo bat aurkitu dute sisteman eta hutsegite horrek telefono batzuetan software espioia instalatzea ahalbidetu die pirata informatikoei, gailuetan gordeta dauden datuetara sarbidea izateko.

Aplikazioa azken bertsioarekin eguneratzeko eskatu die konpainiak munduan dituen 1.500 erabiltzaileri, eta, gailuak babeste aldera, sistema eragilea ere berriztatzea.

Whatsappek, Facebookek 2014an erosi zuen konpainiak, ez du zehazterik, beraien hitzetan, zenbat lagunek jaso dituzten kalteak, baina esan du biktimak “aukeratuak” izan direla eta, hortaz, ez dirudiela eraso masiboa.

Telefonoetan instalatu duten “spyware” edo software espioiak “antza du” NOS Group Israelgo zibersegurtasun enpresak garatzen duen teknologiarekin, eta Whatsappek susmagarri nagusitzat du enpresa hori.

Hackerrek Whatsapp bidezko deiak egin zituzten, jaso nahi zituzten datuak gordetzen zituzten telefonoetara, eta “spyware” programa gailuetan instalatu zuten, nahiz eta erabiltzaileak ez erantzun deiari.

Biktimetako batzuk giza eskubideen aldeko plataformak izateak erasoaren atzean NSO Group dagoen hipotesia indartzen du, aurretik ere horrelako taldeen aurkako erasoak egiteko erabili izan baitute beraien softwarea.

NSO Groupen jarduna oso iluna da, eta urte askoan sekretupean aritu da mundu osoko gobernuentzat eta bestelako bezeroentzat software espioia garatzen.

“Spywareak” Appleren (iOS) zein Googleren (Android) sistema eragilea duten telefonoak jo zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp albisteak Gizartea Albisteak Eraso informatikoak gaur Mugikorretarako aplikazioak