Teknologia -
Sare sozialak
Meme-uholdea sare sozialetan, WhatsApp nazioartean erori eta gero
Zerbitzua 15 minutu baino ez da egon etenda, baina milaka erabiltzaile haserre agertu dira sare sozialetan.
eitb.eus
WhatsApp aurten lehen aldiz erori da astearte honetan, mundu mailan, eta zerbitzua ordu laurden baino ez da egon etenda, baina erabiltzaileak haserre agertu dira sare sozialetan.
Downdetector webgunearen arabera, 19:17an hasi dira akatsak nabaritzen, batik bat Europan, Brasilen eta Ipar Amerikan, eta 15 bat minutu egon da etenda zerbitzua.
Mapa: Downdetector.com
Kasu hauetan ohikoa denez, erabiltzaileek meme ugari sortu dituzte sare sozialetan:
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea