Teknologia -

'Nire karpeta'

Erakunde publiko guztiekin tramite guztiak 'online' egiteko ataria sortu dute

Egun hainbat webgunetan sakabanatuta dauden zerbitzu guztiak 'Nire karpeta' izeneko atarian bilduta izango dituzte herritarrek.

mi carpeta

Horrela funtzionatuko du 'Nire Karpeta' zerbitzuak

1:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakunde publiko guztietako informazio guztia atari digital bakarrean biltzeko prozedura martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak. Herritarrek administrazio publikoarekin egin beharreko edozein tramite Internetez eta webgune bakarrean egin ahal izatea da ekimen honen helburua.

'Nire karpeta' izeneko atari digitala martxan dago jada, baina oraingoz ez ditu aukera guztiak eskaintzen. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, urtebeteko epean egongo da % 100ean erabilgarri.

Orrialdeak lau sarrera ontzi izango ditu: lehendabizikoan, administrazio publikoaren mezuak bilduko dira; bigarrenean, ordainketa zerbitzua egongo da; hirugarrenean, ziurtagiriak izango dira; eta laugarrenean, espedienteak eta dokumentuak.

Zerbitzua publikoa eta doanekoa izango da eta herritarrek administrazio publikoarekin egin beharreko edozein tramite edonoiz eta edonondik egin ahal izate du helburu.

"Tramiteak egiteko itxaron behar ez izatea edo ilararik egin behar izatea ahalbidetuko du eta herritar bakoitzak bere dokumentu, espediente eta jakinarazpen ofizialak toki bakarrean bilduta izango ditu", azpimarratu du Erkorekak.

Zerbitzu hori pertsona fisikoek nahiz juridikoek erabiliko ahalko dute, eta konfidentzialtasuna eta informaziorako segurtasuna bermatuta izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak Zer berritasun daude Interneten?