Teknologia -
Teknologia
Gogoko ez dituen taldeetan ez egoteko aukera emango dio WhatsAppek erabiltzaileari
WhatsAppek hainbat hobekuntza prestatu ditu erabiltzaileak "babesteko".
Agentziak | Erredakzioa
WhatsAppek hainbat hobekuntza prestatu ditu erabiltzaileak "babesteko". Mezularitza zerbitzuak taldeetako funtzionamendua hobetzeko erantsitako funtzio berri horien artean, esaterako, gogoko ez dituen taldeetan ez egoteko aukera emango dio WhatsAppek erabiltzaileari.
Hobekuntzak iOS sistema eragilerako zein iPhonetarako eskuragai izango dira. Halaber, taldeko deskribapena, arauak eta gai garrantzitsuak aplikazioaren goiko aldean agertuko dira hemendik aurrera.
Era berean, taldearen izena, ikonoa edo deskribapena aldatzeko baimenduak mugatzeko aukera ezarri du aplikazioak.
Bestalde, talde bateko informazioa denbora luzean zabaldu barik egon ostean, hori zabaltzerakoan zure burua aipatutakoen mezuak edo zuk jarritakoari erantzundakoak ikusiko dira lehenik eta behin, aplikazioaren behe-eskuinaldean agertuko den arroba (@) ikurrari esker.
Horrez gain, taldeetako kudeatzaileek beste erabiltzaileen baimenak kentzeko gaitasuna izango dute eta ezin izango dira taldeetatik kanporatuak izan.