Teknologia -
NASA
Baliteke Europak, Jupiterren ilargi batek, bizitzarako elementuak izatea
14 urtez Jupiter eta horren ilargiak aztertu zituen espazio agentziaren satelite batek Europako azaletik geiser baten moduan ateratako lurrin luma handi bat zeharkatu zuen.
agentziak | erredakzioa
NASAren Galileo sateliteak duela 20 urte baino gehiago Europa Jupiterren ilargietako baten izotz geruzan egindako neurketa baten arabera, baliteke bizitza egoteko beharrezko elementuak izatea.
Txosten berriak dioenez, Galileo ia 14 urtez Jupiter eta horren ilargiak aztertu zituen espazio agentziaren satelite batek Europako azaletik geiser baten moduan ateratako lurrin luma handi bat zeharkatu zuen, ehunka kilometroko altuera zuena, ikertzaileen esanetan.
Ikerketa Xianzhe Jia Michigango Unibertsitateko ikertzaileak gidatu du eta aspaldiko teoria bat berretsiko duela dirudi. Teoria hori 2012an Hubble Espazio Teleskopioak egindako behaketa batetik sortu zen.
"Datuak hor zeuden, baina teknologia aurreratua behar genuen behatutakoari zentzua emateko", esan du Jiak ohar batean.
1997an, Galileo espazio ontzia Europako azaletik 200 bat kilometrora zebilela, orduko ikertzaile taldeak ez zuen susmatu sateliteak izoztutako ilargitik atera zen lurrin luma handi bat zeharkatu zuenik.
"Europako barnealdetik zuzenean laginak hartzeko moduan bagaude, argi ikusi ahal izango dugu bizitza izateko elementurik ote duen", esan du Robert Pappalardo NASAren Europa Clipper taldeko zientzialariak. Baliteke misioa 2022an abiaraztea.
Europako lur ezkutuak bizitza estralurtarraren bilaketaren helburu nagusi bihurtu dira, eta horren moduko geiser batetik laginak hartu lituzkeen ontzi bat bidaltzea, teoria egiaztatzeko modurik "praktikoena" izan zitekeen.