Teknologia -

Teknologia

Euskarazko Internet Egunean mugikorrak izango dira protagonistak

Donostiako Miramon Parke Teknologikoan izango da ekitaldia, 17:30ean.

Euskarazko Interneten Eguna 2017an. Domeinuak.eus.
Euskarazko Interneten Eguna 2017an. Domeinuak.eus.
Euskarazko Interneten Eguna 2017an. Domeinuak.eus.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Internet Egunerako (maiatzak 17), Puntu Eus fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Euskarazko Internet Eguna antolatu dute. Hirugarren edizioa izango da eta Donostian ospatuko dute, Miramon Parke Teknologikoan, 17:30ean.

Aurten, mugikorretan jarri dute arreta antolatzaileek; izan ere, azterketa egiten ari dira euskaraz eskuratu daitezkeen mugikorren inguruan. Datuak bildu ahal izateko, Lehen Hitza aplikazioa deskargatzea proposatzen dute mugikorraren marka eta modeloa euskaraz jarri daitekeen jakiteko.

Gainera, bi herri sarituko dituzte: bata, .eus domeinu gehien dituena, eta, bestea, euskarazko webgune gehien dituena.

Euskarazko Internet aldarrikatuko dute ekitaldian, eta, bertan, sareko komunitatearen egoera eta erronkak ezagutzera emango dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Teknologia Gaurko azken orduko albistea Internet