Teknologia -

Sare soziala

Facebookek albiste faltsuak kontrolatzeko zentro bat irekiko du

Gisa honetako bigarren zentroa izango da. Lehendabizikoa Alemanian ezarri zuten eta bigarrena Bartzelonan irekiko dute. 500 langile inguru izango ditu.

Mark Zuckerberg Facebookeko sortzailearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Mark Zuckerberg Facebookeko sortzailearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Mark Zuckerberg Facebookeko sortzailearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookek albiste faltsuak kontrolatzeko zentro bat irekiko du Bartzelonan, Europa Press agentziak zabaldu duenez.

Competence Call Center enpresa austriarrak zortzi solairu (9.000 metro koadro) alokatu ditu Bartzelonako Glories Dorrean, eta 500 langile inguru arituko dira bertan lanean, Cinco Dias aldizkariak argitaratu duenez.

Albiste faltsuen kontrolerako Facebookek izango duen bigarren zentroa izango da; izan ere, lehendabizikoa Alemaniako Essen hirian ireki zuten, eta dagoeneko martxan dago.

Competence Call Center konpainiak bere webgunearen bidez jakinarazi du Bartzelonako zentrorako profesional bila ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia Bartzelona Sare sozialak Albisteak Albiste faltsuak Interneteko albisteak