Teknologia -

Mezularitza-zerbitzua

WhatsApp erorita egon da ostiral goiz honetan

Twitter bidez erabiltzaile askok zehaztu dutenez, mezularitza-zerbitzuko aplikazioa ez da ibili ordubetean; gutxi gorabehera, 09:00ak aldera hasi da arazoa.

WhatsApp erori egin da azaroaren 3ko goizean. Argazkia: EFE.
WhatsApp erori egin da azaroaren 3ko goizean. Argazkia: EFE.
WhatsApp erori egin da azaroaren 3ko goizean. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp sakeleko telefonoetako mezularitza-zerbitzua ez da ibili ostiral goizean, 2017ko azaroaren 3an, ordubetez, erorita izan baita.

Ordubete izan da horrela, eta, gutxi gorabehera, 09:00ak aldera hasi da. 2017an bertan, duela sei hilabete, maiatzaren 3an, Twitter erori egin zen. Orduko hartan, gauean gertatu zen; ordu batzuk geroago, konpainiak abisua eman zuen, arazoa konponduta zegoela esateko, eta barkamena eskatu zien erabiltzaileei, sortutako eragozpenengatik.

Aurrekoan ere gertatu zen moduan, oraingoan hainbat erabiltzailek eman dute arazo horien berri Twitter sare sozialean:

Aipatutako sare sozial horretako beste erabiltzaile batzuek umorez hartu dute, eta euren "meme"ak partekatu dituzte bertan:

 

WhatsAppek mila milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu, eta sakelakoentzako aplikaziorik ospetsuenetakoa da Interneten. Oraingoz, ez dute zehaztu zer dela eta erori den oraingoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook albisteak WhatsApp berriak Albisteak