Teknologia -
Sare sozialak
Facebook, Microsoft, Twitter eta Youtubek talde antiterrorista osatu dute
Global Internet Forum to Counter Terrorism izeneko koalizioaren helburua da "terroristentzat eta muturreko erasotzaileentzat" lau konpainiak "etsaiak" izatea.
agentziak | erredakzioa
Facebook, Microsoft, Twitter eta Youtube teknologia konpainiek iragarri dute terrorismoari elkarlanean aurre egiteko talde bat osatu dutela, eta erakundeekin eta bestelakoekin ikerketak eta lankidetza sustatuko dutela.
Global Internet Forum to Counter Terrorism izeneko koalizioaren helburua da "terroristentzat eta muturreko erasotzaileentzat" lau konpainiak "etsaiak" izatea, adierazi dute Twitterrek eta Youtubek blog ofizialetan.
Interneten Europako Foroa ekimenaren edo 'hashes' (hatz marka bakarra) datu base partekatuaren bitartez egingo dute lan.