Teknologia -

'Fake news'

Albiste faltsuak identifikatzeko gida

Aholkuak albiste bat faltsua edo benetakoa den egiaztatzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken urteetan, WhatsApp albiste faltsuak hedatzeko tresna bihurtu da. Adibidez, Espainian aurki atentatu terrorista bat egongo dela eta WhatsAp itxi egingo dutela zabaldu dira azkenaldian Euskal Herrian.

Horregatik, sare sozialen bitartez jasotako albisteen aurrean “jarrera eszeptikoa” edukitzea eta benetakoak diren “egiaztatzea” aholkatu du  Herve Lambert Panda Security enpresako kideak.

Euskal konpainiak hainbat gomendio kaleratu ditu mezu bat benetakoa den egiaztatzeko.

Lehenik eta behin, sare sozialen bidez heldutako albistea hedabideetan publikatuta dagoen begiratzea aholkatu du. Horretarako, Google edo Bing bilatzaileetan bilaketa egitea da errazena. Lehen emaitzen artean agertzen ez bada, albiste faltsua izango da segur aski.

Askotan, albiste faltsuen egileek hedabideen izenak kopiatzen dituzte, hitzen artean puntuak edo komak gaineratuta. Horregatik, 'http://' horren ostean hedabidearen benetako izena agertzen dela egiaztatu behar da.

Domeinuekin ere arreta handia eduki beharra dago, hots, hedabideak ‘.eus’, ‘.com’ edo tankera horretako domeinu fidagarri bat duen egiaztatu behar da. ‘.cc’ edo ‘.biz’ bada, helbide faltsua izango da.

Bestalde, askotan kazetari ospetsuen profilak lapurtu izan dituzte, horien bidez albiste faltsua hedatzeko. Horren aurrean, kazetari horren hedabidean albiste hori publikatu duten begiratu beharra dago.

Azkenaldian audio artxiboak ere hedatu dituzte, ahotsa entzuteak testua baino konfiantza handiagoa pizten duelako. Horren ondorioz, audio faltsuak ugaritzen ari dira.

Artxibo faltsu horretako bat hedatu baino lehen, hobe da igorleari galdetzea egilea ezagutzen duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook gaur WhatsApp albisteak Sare sozialak Gaurko azken ordukoa Albiste faltsuak sare sozialeetan