Teknologia -

6.600 km

Europako hegoaldea eta AEB elkartuko dituen kablea lotu dute Sopelan

Sopelan lotu ondoren, 6.600 km-ko ibilbideari ekin diote. Munduan datuak transmititzeko ahalmen handiena duen kablea da, Microsoftek eta Facebookek egina.

Sopelan hasi dira lotzen Estatu Batuetara helduko den urpeko kablea

1:47

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marea munduan datuak transmititzeko ahalmen handiena duen kablea lotuta dago jada Sopelako (Bizkaian) Arriatara hondartzan. Facebookek eta Microsoftek eraiki dute eta Telxius Telefonicako enpresak kudeatuko du.

Urpeko kableak 6.600 kilometroko luzera izango du, zuntz optikoko zortzi pare kable izango ditu, eta, hasieran, 160 terabit segundoko (Tb/s) igorriko ditu. Gainera, Europa hegoaldea eta AEB lotuko dituen lehen kablea izango da.

Hondartza bizkaitarrean lotu ondoren, kablea daraman itsasontzia AEBko ekialdeko kostalderantz abiatu da, eta bi hilabete barru heltzea espero dute. Edonola ere, euskal kostaldetik gertu egongo da astebete inguru.

Dozenaka pertsona parte hartzen ari da lanetan, goizeko lehen ordutik.

Kableak hiru zentimetroko diametroa du, zuntz optikoaren haria ile baten lodiera izanda, politetilenoz eta metalez estalita baitago.

Komunikazio kable horrek Virginia Beach (AEBko ekialdeko kostaldea) eta Sopela (Bizkaia) elkartuko ditu, eta bezeroen eskakizunetara egokitzeko moduan izango dira bi enpresak, esaterako: abiadura handia, hodeirako sarbide ziurra eta Microsoft eta Facebooken zerbitzua linean.

Gainera, Atlantikoa zeharkatzen duten beste kable batzuk baino hegoalderago egongo da, eta horrek Europako eta AEBko erabiltzaileek konexioa iraunkorragoa eta fidagarriagoa izatea ekarriko du.

Interneteko azpiegituraren belaunaldi berria garatu, datuen kontsumoaren eskakizun maila eman eta hodeiaren (erabiltzaileari eskainitako memoria zerbitzua, normalean, lurpean egoten diren zerbitzarietan) hazkunde arinari erantzutea dira Facebook eta Microsoften elkarlanaren helburuak.

 

Horrela lotuko dute Sopela eta AEBak elkartuko dituen kablea
Horrela lotuko dute Sopela eta AEBak elkartuko dituen kablea
Horrela lotuko dute Sopela eta AEBak elkartuko dituen kablea

1:14

 

Bideoa: Horrela lotuko dute AEB eta Sopela konektatuko dituen kablea

Telxius, bestalde, sistema kudeatuko duen enpresa izango da eta datu trafikoa salduko du, handizkako azpiegituraren merkatuan sartuta dagoelako.

Mareak sareko ekipamenduarekin lan egin ahal izateko diseinatu dute Microsoftek eta Facebookek.

Diseinu ireki horri esker, erabiltzaileek ?onura nabarmenak? izango omen dituzte, kostuak txikiagoak izango baitira eta ekipamenduetan hobekuntzak errazago egiteko aukera izango baita, horien arabera. Ildo berean, banda-zabaleraren tasak azkarrago haziko direla esan dute, sistemaren eraberritzea eta teknologia optikoarena maila berean garatzea ahalbidetuko delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebooki buruzko azken albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko azken ordukoa Microsoft