Teknologia -

Telefono adimenduna

Essential Phone, Andy Rubinen lehen 'smartphone'a

Androideko sortzaileak logotiporik gabeko telefono bat merkaturatuko du.

Essential Phone telefonoa
Essential Phone telefonoa
Essential Phone telefonoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andy Rubin Androideko sortzaileak bere lehen 'smartphone'a merkaturatuko du, Essential Phone izenekoa. Dispositiboak 5,71 hazbeteko pantaila du, eta horrek ia aurrealde osoa beteko du.

Oraindik ez dute zehaztu noiz jarriko duten salgai, baina dagoeneko erreserbak egin daitezke konpainiaren webgunean. Hori bai, AEBrako bakarrik.

Salneurria 699 dolarrekoa (627 euro) da, baina eskaintza bat egin dute 749 dolarren (673 euro) truke telefonoa eta 360º-ko kamera dual bat erosteko.

Hain justu, osagarriak izango dira telefono adimendun horren erakargarrietako bat. 360 graduko kamera, adibidez, "munduko txikiena" izango da. Gainera, haririk gabeko ‘dock’ bat ere egongo da erosteko, bateria kargatzeko.

Andy Rubinen telefonoaren karkasa titanioz eta zeramikaz eginda dago, gainerako enpresek aluminioa erabili ohi badute ere.

Halaber, Essential Phone telefonoak ez du logotiporik izango.

Ezaugarri teknikoei dagokienez, dispositiboak Qualcomm 835 prozesadore bat izango du, 4 GB RAM eta 128 GBeko disko gogorra.

Kamera 13 megapixelekoa izango da aurrealdean, eta 8koa atzealdean. Gaienera, Android sistema-eragilea erabiliko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Android Google albisteak Albisteak