Teknologia -
Google I/O
Google Lens, irudietan zer agertzen den antzemateko ahalmena
Kamerarekin apuntatuta, irudiak identifikatzeko eta inguruko informazio gehigarria emateko tresna bat izango da.
agentziak | erredakzioa
Googlek I/O garatzaileen urteko ekitaldia hasi du gaur, inteligentzia artifizialean oinarritutako berrikuntzak aurkeztuta: Lens, Assistant eta Home, besteak beste.
Sakoneko ikasketaren teknologian egindako inbertsio handiaren ondorioz, Homek hainbat pertsona identifikatuko ditu, eta argazki batean oztopotzat hartzen dituen elementuak kentzeko gaitasuna izango du.
Sakoneko ikasketaren beste adibide bat Lens da. Kamerarekin apuntatuta, irudiak identifikatzeko eta inguruko informazio gehigarria emateko tresna bat izango da.
Lainoari dagokionez, Googlek Cloud TPU aurkeztu du, ikasketa automatikoko prozesuak azkartzeko asmoz.
Bestalde, konpainiak iragarri du iOS gailuetarako egokitu duela Assitant, eta urte amaierarako espainiera ulertuko duela.
Homeri dagokionez, 2016an aurkeztu bazuten ere, udan iritsiko da Erresuma Batura, Kanadara, Frantziara, Australiara, Japoniara eta Alemaniara.
Photo Box ere aurkeztu dute, argazki albumak, fisikoak, egiteko. AEBn asteazkenetik dago martxan, eta 9,99 dolarreko prezioan egin daitezke azal gogorreko albumak.