Teknologia -
Albiste faltsuak
Whatsappi 530 kontu baino ez zaizkio geratzen? Ez, buloa da
Mezu kate batean, Whatsappeko zuzendaria zela esaten zuen pertsona batek ohartarazi du 530 kontu libre baino ez direla geratzen, eta azkenaldian zerbitzariak "topera" egon direla.
eitb.eus
Whatsapp erori egin zen mundu osoan asteazkenean, maiatzak 3, eta, horren ondorioz, itzuli egin da duela urtebete sare sozialetatik han-hemen ibili zen bulo bat.
Mezu kate batean, Whatsappeko zuzendaria zela esaten du pertsona batek ohartarazi zuen 530 kontu libre baino ez direla geratzen, eta azkenaldian zerbitzariak "topera" egon direla.
Horren ildotik, mezu hori kontaktu guztiekin partekatzea eskatzen zuen, zein kontu aktibo dagoen egiaztatzeko. Hala egin ezean, Whatsappek kontua itxi egingo ei zizun.
Noski, gezurra da, Espainiako Poliziak ere ohartarazi duenez.