Teknologia -

Albiste faltsuak

Googlek aldaketak egingo ditu bilatzailean, albiste faltsuak geldiarazteko

Erabiltzaileek eduki iragarrien berri eman ahalko dute, albiste faltsuen aurka borroka egiteko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek erabiltzaileen behaketak erabiliko ditu bere algoritmoan aldaketak egin eta albiste faltsuen aurka borroka egiteko, konpainiak bere blog ofizialean jakinarazi duenez.

Ben Gomes Googleko Ingeniaritza presidenteordeak azaldu duenez, "egiturazko aldaketak" egin behar dituzte euren bilaketa motorrean, albiste faltsuen aurkako borrokak epe luzean eragina izan dezan.

“Badirudi eguneroko bilaketen % 0,25ek eduki faltsuak edo iraingarriak itzultzen dituztela”, aitortu du Gomesek.

Hori konpontzeko, Googlek hobetu egingo ditu edukien ebaluazio metodokoak, eta eguneratu egingo du algoritmoa, emaitzak egiaztatuagoak egon daitezen.

Bestalde, bilatzaileak iragarri du “aldaketak” egin dituela hainbat bilaketetan eduki iraingarriak ager ez daitezen. Adibidez, Holokaustoari buruzko bilaketak egitean, erakunde arrazista baten webgunea agertzen zen emaitzetako lehen postuetan.

Orain, erabiltzaileek eduki iragarrien berri eman ahalko dute, halakoak galarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google argazkiak Sare sozialak berriak Gaurko azken ordukoa Albiste faltsuak gaur