Teknologia -
First Lego League
Bilboko ikastola bat, Estatuko zientzia lehiaketako finalean
Finala larunbat honetan lehiatuko da, eta bertara bi talde sailkatzen dituen Euskal Herriko lehen ikastetxea da.
Eitb.eus
Bilboko Begoñazpi Ikastola, martxoaren 18an Logroñon (Errioxa) izango den eskolarteko robotika, zientzia eta teknologia lehiaketan, hau da, First Lego League lehiaketaren Espainiako finalean lehiatuko da, eta bi proiektu zientifiko berritzaile aurkeztuko ditu bertan, eta, horrenbestez, final horretara bi talde sailkatzen dituen Euskal Herriko lehen ikastetxea bihurtuko da.
Errioxako Biltzar Jauregian izango den finalean, estatuko 16 urte bitarteko neska-mutilez osotutako 51 taldek parte hartuko dute. Roboten diseinu eta programazioaz gain, proiektu zientifiko eta teknologikoak ere aproban jarriko dituzte.
Hartara, Begoñazpi ikastolako DBH 4. mailako ikasleek naturarekin zerikusia duten arazoei konponbide bideragarria ematen dieten bi irtenbide berritzaile bi aurkeztuko dituzte, aurretik egin zen Euskadiko First Lego League lehiaketako epaimahaiari atentzioa eman zietenak.
Beelieve
Taldeetariko batek, hain zuzen ere, Beelievek, otsoaren erasoa jasotzean ardiek pairatzen duten estresa neurtzen duen gailu elektronikoa sortu du. Horrek, soinua jo bezain laster, otsoa urrundu eta artzaina jakitun jarriko du. Egun existitzen ez den irtenbide berritzaile horrek gero eta hedatuagoa dagoen arazo bati erantzun nahi dio; izan ere, urtero otsoek egindako 4.500 eraso baino gehiago jasotzen dira
Ikasleek dagoeneko probatu dute gailua bai ardiekin, bai otsoekin, eta lortu dituzten "emaitzak onak izan dira". Zeregin horretan Neiker-Tecnalia ikerketa institutuaren eta Basondo, Urdaibaiko Fauna Babeslekuaren laguntza izan dute.
Faunity
Bestalde, Faunity taldearen proiektuak supermerkatu zein dendatan erabiltzeko poltsa biodegradagarriak sortu ditu, polimero bat oinarri hartuta; hain zuzen ere, toxikoa ez dan eta uretan desegiten dan polibinil alkohola (PVA). Ikasleek poltsak sortzeaz gain, merkaturatzeko prest dauden zenbait enpresarekin ere harremanetan jarri dira, adibidez, Granadako Plásticos Alhambra enpresarekin.
Ikasleek egindako azterketen arabera, eurek sorturiko poltsek, "ohikoek urtean sortzen duten degradaezina den 8.000 tona plastiko kutsadura ekidingo dute".
First Lego League
First Lego League nazioarteko programa bat da, egun 88 herritan baino gehiagotan ezarrita dagoena eta mundu osoko 255.000 gazte baino gehiagoren bokazio zientifiko eta teknologikoa piztea helburu duena. Beti be, oso erakargarriak diren ikaskuntza esperientzien bidez, berrikuntza, sormena, talde lana, komunikazioa eta arazoen ebazpena sustatuz.