Teknologia -
11. edizioa
Gipuzkoa Encounter, 15 segundo eserleku guztiak betetzeko
Euskaltelek Tolosako Usabal kiroldegian ezarriko duen sare informatikoak parte-hartzaileei segundoko 10 gigako konexio-abiadura emango die.
EITB.EUS
Gipuzkoa Encounterren hamaikagarren edizioa egingo du aurten martxoaren 17tik 19ra bitartean eta marka berria hausten hasi da, 15 segundo behar izan dituzte Tolosako hitzorduak zaleentzako jarri dituen 400 ordenagailu-postuak betetzeko.
Euskaltelek Tolosako Usabal kiroldegian ezarriko duen sare informatikoak parte-hartzaileei segundoko 10 gigako konexio-abiadura emango die, etxeetako konexioen potentzia oso nabarmen gaindituz. Horri esker, Estatuko informatika-topaketa azkarrenetarikoen artean kokatzen da Gipuzkoa Encounter.
Ordenagailu-postua duten pertsonen eta sarera konektatzeko eta jarduera guztietan parte hartzeko eskubidea ematen dien eguneko pasea eskuratuko duten bisitarien artean, guztira, 600 teknologia zale inguru elkartzea espero du Tolosak, eta arte digitaleko, softwareko eta hardwareko txapelketak egingo dira. hiru egunetarako. Gainera, Gipuzkoako informatika-festa ezagutzera gerturatu nahi duen orok Opengunean doan sartzeko aukera izango du. Zona ireki horretan bideo-jokoetan jokatu, errealitate birtualaz gozatu edota hitzaldi eta tailerretan parte hartu ahal izango dute bertaratuek.
Euskaltel Konektak antolatutako partyaren laguntzaile dira Euskaltel; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako departamentua; Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saila, SPRIren bitartez; eta Tolosako Udala.