Teknologia -

Seinalearen harrera

iPhone 4aren antenak dituen arazoak onartu ditu Apple konpainiak

Tresna berriaren estaldura arazoak onartu ditu Steve Jobs Apple konpainiako kontseilari delegatuak, baina merkatuko gainerako telefonoek arazo berdina dutela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

iPhone 4 berriak seinalearen harreran arazoak dituela onartu du gaur Apple enpresa teknologikoak. iPhone 4 konpainiaren produktu nagusia da.

Tresna berriaren estaldura arazoak onartu ditu Steve Jobs Apple konpainiako kontseilari delegatuak, baina merkatuko gainerako telefonoek arazo berdina dutela adierazi du.

Horrela, arazoak konpontzeko zorroak doan oparituko ditu Applek, edo erosketarekin kontent ez diren bezeroei dirua itzuliko die.

"Ez gara perfektuak, telefonoak ez dira perfektuak", ziurtatu du Jobsek, baina iPhone berria irmo defendatu du, komunikabideetan azkenaldian azaldutako kritiken ostean. Arazoari ''Antennagate'' ezizena jarri diote dagoeneko.

Kexak

Apple konpainiaren datuen arabera, iPhone 4 erosi dutenen % 0,55 soilik kexatu dira telefonoaren antenak dituen arazoak direla-eta, eta produktuaren itzultze tasa iPhone 3GSaren heren bat izan da.

Hala ere, iPhone 4an deietan akats gehiago atzeman dituztela onartu du Jobsek, baina saiakera bakarrak eman ditu arazoak 100 dei bakoitzeko.

iPhone 4 telefonoaren 3 milioi ale baino gehiago saldu ditu Applek ekainean merkaturatu zuenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea