Teknologia -

Mezularitza bidezko txantxak

WhatsAppek ez du 'WhatsAppeko beltza'ren argazki gehiago nahi

Dagoeneko ez da bateragarria 'fake' izenez ezagutzen diren irudi faltsuak sortzea ahalbidetzen duten aplikazioekin.

Fake Whatsapp-en
Fake Whatsapp-en
Fake Whatsapp-en

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp, berehalako mezularitzako aplikaziorik hedatuena, fake izenez ezagutzen diren irudi faltsuak bidali eta jaso daitezen saihetsi nahi du. Hau da, aurrebistan gauza baten itxura hartzen duten irudiak, baina, behin euren gainean klikatuta, oso bestelakoa den gauza bat izaten bukatzen dutenak.

Mota horretako efektuak oso hedatuta daude aplikazioaren erabiltzaileen artean, batez ere lagunen artean txantxak egiteko asmoz. Nork ez du inoiz jaso, behin baino gehiagotan gainera, irudi polit zirudien argazki bat eta azkenik WhatsAppeko beltza izaten bukatzen zuena?

Bada, El androide librewebguneak jakitera eman duenez, WhatsApp dagoeneko ez da bateragarria aipatu efektuak egitea ahalbidetzen zuten Imagiapp edo Z- Photo Fake gisako aplikazioekin; izan ere, orain WhatsApp berak egiaztatzen baitu zein den irudien jatorria.

Dena dela, eta argitalpen digital beraren arabera, badago beste aukerarik irudi faltsuak sortzen jarraitzeko. Horretarako Photo Magic programa aipatzen du, nahiz eta horren bidez lortzen den emaitza ez den aurrekoen parekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak WhatsApp Sare sozialak albisteak Gaurko azken orduko albistea Aplikazioen albisteak