Teknologia -

Telefono mugikorrak

Samsungek Note 7 mugikorraren ordezkoak eskainiko ditu aireportuetan

Izan ere, zenbait herrialdetan debekatu egin dute gailu hori hegaldietan erabiltzea

Samsung Galaxy Note 7. Argazkia: EFE
Samsung Galaxy Note 7. Argazkia: EFE
Samsung Galaxy Note 7. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Samsung Electronic etxeak iragarri duenez, Galaxy Note mugikorren erabiltzaileei ordezko gailuak eskainiko dizkiete Hego Koreatik abiatutako nazioarteko hegaldietako erabiltzaileei. Izan ere, AEBk eta beste hainbat herrialdek debekatu egin dute Galaxy Note 7a hegazkinetan erabiltzea.

"Incheongo Nazioarteko Aireportuan mostradorea ireki dugu, Galaxy Note 7 mugikorra beste modelo batengatik trukatzeko", esan du enpresako bozeramaileak, eta beste herrialdeetako aireportuetan ere neurri berbera hartuko dutela iragarri du.

AEB, Kanada, Israel eta Japongo garraio-agintariek debekatu egin dute Galaxy Note 7 mugikorra hegazkinetan erabiltzea (ezta itzalita ere), leherketa kasu batzuen ondorioz produktua erretiratu ostean.

Hego Korean, aldiz, ez dute oraingoz inolako mugarik ezarri, ez hegaldi nazionaletan ez nazioartekoetan. Han saldu dituzte Galaxy Note 7 gehien abuztuan dendetara iritsi zenez gero, baita AEBn ere.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra berriak Gaurko azken ordukoa