Teknologia -

Trukea

Facebookek MarketPlace sortu du, erabiltzaileen salerosketetarako

Produktu bat saltzeko, horren argazkia atera, deskripzioa jarri eta prezioa eta kokalekua zehaztu beharko dira. Gainerako erabiltzaileek eskaintzak egin ahalko dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookek MarketPlace sortu du, erabiltzaileek horren bitartez salerosketak egin ditzaten. Hala, aurrerantzean, artikuluak saldu eta erosteko aukera ere egongo da Facebooken.

Produktu bat saltzeko, horren argazkia atera, deskripzioa jarri eta prezioa eta kokalekua zehaztu beharko dira. Gainerako erabiltzaileek eskaintzak egin ahalko dituzte eta prezioa adostu.

Ohar baten bidez Facebookek iragarri duenez, bitartekari lana izango da Marketplacearena eta, beraz, ez du ez ordainketa sistemarik ezta bidalketa modurik eskainiko ere. Sakelako telefonoen kasuan, ikono txikia izango du hasierako orrian, eta eskuragarri egongo da iPhone eta Androiderako.

Hasieran behintzat Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Australian eta Zeelanda Berrian abiatuko dute zerbitzu berria, baina asmoa da beste lurraldeetara ere hedatzea. Ohar horretan azaldu dutenez, jada erabiltzaileek Facebook baliatzen dute salerosketak egiteko, taldeen bitartez.

Konpainiaren datuen arabera, hilean 450 miloi lagunek erabiltzen dute sare soziala artikuluak erosi eta saltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken ordukoa Eguneko albisteak