Teknologia -
Facebookeko eguneraketak hainbat hizkuntzatan argitaratu daitezke
Munduko sare sozialik handienak hizkuntzen mugak gainditu nahi izan ditu eta aldi berean 45 hizkuntzatan argitaratzen utziko du.
EITB.EUS
Facebookek bere 1.500 milioi erabiltzaileak elkarrekin hobeto komunikatu nahi ditu eta horretarako, munduko sare sozialik garrantzitsuenak hormako eguneraketak edo postak aldi berean 45 hizkuntzatan argitaratzeko aukera eskainiko du.
Oraindik aurrera, hizkuntzak ez dira muga izango eta postak, lagun bakoitzak aurretik zehaztuta daukan hizkuntzan erakutsiko ditu Facebookek.
Itzulpen funtzio berri hau Facebookeko orrialdeetan jarri zuten martxan urte hasieran baina, dagoeneko erabiltzaileentzat ere eskuragarri dago. Oraindik behin behineko bertsioa da baina, apurka, azken bertsioa erabiltzaile denentzat izango da eskuragarri.
Funtzio berri hau probatzeko, erabiltzaileek hizkuntzen aukerak birdefinitu behar dituzte eta hizkuntza anitzen aukera sakatu. Behin aktibatuta, hormako eguneraketak 45 hizkuntza ezberdinetan argitaratzeko gai izango da Facebook. Gainera, eguneraketa gehiago egin ahala, itzulpenen kalitatea ere hobetu egongo da, izan ere, automatikoki ikasteko gai izango da.