Teknologia -
Sare sozialak
Periscopeko bideoak betirako gorde daitezke jada
Orain arte, zuzenean eskainitako bideoak gehienez 24 orduz gordetzeko muga zegoen.
eitb.eus
Periscope aplikazioaren bidez egindako emankizunak betirako gorde daitezke jada.
Twitterren zuzenean eta streaming bidez bideoak eskaintzeko aplikazioa da Periscope, eta, orain arte, emankizun horiek 24 orduz gordetzeko aukera baino ez zuen ematen.
Ostegun honetatik, baina, bideoak denbora mugarik gabe mantendu daitezke, aplikazioaren arduradunek Twitterren iragarri dutenez.
Bideo bat betirako gordetzeko, izenburuan #save etiketa idatzi beharra dago. Hori bai: zerbitzua beta fasean dago, hau da, probetan ari dira oraindik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea