Teknologia -

WWDC

Appleko garatzaileen nazioarteko biltzarra ekainean egingo dute

Ekainaren 13tik 17ra iraungo du, hain zuzen ere, eta San Franciscon (AEB) izango da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Applek iragarri du ekainaren 13tik 17ra egingo dutela Garatzaileen Nazioarteko 27. Biltzarra (WWDC), San Franciscon (AEB). Horretan, konpainiaren mundu osoko garatzaileak bilduko dira.

Philip Schiller Appleko zuzendaritzako kideak azaldu duenez, ekimenean "lau sistema eragile berritzaile, programazio hizkuntza berri bat eta mundu osoko 1.000 milioi gailu egongo dira". Horretan, Swift hizkuntzan programatzen duten eta iOS, OS X, watchOS eta tvOS plataformetarako aplikazioak sortzen dituzten garatzaileek hartuko dute parte.

Garatzaileek dagoeneko eskatu dezakete gonbidapena, ekimenaren webgunean. Apirilaren 22 arteko epea izango dute. Gonbidapenak zozketa bidez esleituko dituzte, eta emaitzak hilaren 25ean ezagutuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko azken orduko albistea