Teknologia -
Segurtasuna
Mercadonako webgune faltsu batek datuak lapurtzen ditu, sari bat amu
Telefono-zenbakia sartuta izatekotan, Zibersegurtasuneko Instituzio Nazionalak gomendatzen du operadoreari jakinaraztea eta Premium SMSak blokeatzeko eskatzea.
Agentziak | Erredakzioa
INCIBE Zibersegurtasuneko Instituzio Nazionalak ohartarazi du badagoela Mercadonako webgune faltsu bat, non erabiltzaileei pertsona-datuak lapurtzen dizkioten. Sari bat erabiltzen du amu webguneak, eta, informazio pertsonala sartuz gero, datu horiek lapurtuta izateko arriskua dago.
"Ez dugu antzeman posta elektronikoaren bidez egindako kanpainarik, ez eta sare sozialetan edo WhatsAppen, baina ez litzateke harrigarria izango ondorengo egunetan sortzea", esan du zentro teknologikoak asteazken honetan agiri batean.
INCIBEk esan die erabiltzaileei adi egoteko, baldin eta iruzur honen biktimak izan badira, xede izanik aldizka kontrolatzea zer informazio dagoen haien gainean Sarean; horrela, saihestuko dute datu pribatuak baimenik gabe norbaitek erabiltzea.
Telefono-zenbakia sartuta izanez gero, INCIBEk gomendatzen du operadoreari jakinaraztea, eta Premium SMSak blokeatzeko eskaria egitea.
Pertsona-daturik ez sartzea, aholkurik onena
Hau bezalako iruzurrak gerta ez daitezen, INCIBEk (Leonen du egoitza) nabarmendu du aholkurik onena dela ez sartzea inoiz ez pertsona-daturik ez eta telefono mugikorraren zenbakia ere, Interneteko promozioetan.
Zalantza izatekotan, gomendioa da zuzenean tartean dauden enpresekin kontsulta egitea.