Teknologia -

Sare sozialak

Whatsapp doakoa izango da berriro

Azken urteotako ordainketa sistemak “huts egin” duela aitortu du, eta datozen asteotan tarifak bertan behera uzteko prozesua abiatuko du.

Whatsapp. Argazkia: Whatsapp
Whatsapp.
Whatsapp. Argazkia: Whatsapp

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookena den Whatsapp zerbitzuak iragarri du doakoa izango dela berriro, eta aitortu du azken urteotako ordainketa sistemak "huts egin" duela. Hala, datozen asteotan tarifak bertan behera uzteko prozesua abiatuko du.

Whatsappek blogean argitaratu duen 'Making WhatsApp free and more useful' ('WhatsApp doako eta erabilgarriago eginez') artikuluan eman du erabakiaren berri.

"Whatsappen erabiltzaile askok ez dute kreditu edo debitu txartelik, eta kezkatuta daude lehenengo urtean lagunekiko eta familiarekiko harremana gal dezaketelako", azaldu du enpresak, lehenengo ordainketatik 12 hilabete pasatzen direnean aplikazioak egiten duen ordainketa eskaerari erreferentzia eginez.

"Horregatik, datozen asteotan, aplikazioaren bertsio guztietako ordainketak kenduko ditugu, eta Whatsappek ez du gehiago kobratuko eskaintzen duen zerbitzuagatik", azpimarratu du. Orain arte, erabiltzaileek urteko euro/dolar bat ordaintzen zuten.

Publizitatea

Doako erabilera eskaintzeagatik publizitatea sartzen hasiko ote diren da orain zalantza, eta Whatsappek azaldu du erabiltzaileak "enpresekin eta entzun nahi dituzten bestelako erakundeekin komunikatzea" ahalbidetuko dute "tresnak frogatzen" hasiko dela aurten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebooki buruzko azken albisteak WhatsApp nobedadeak Sare sozialak Gaurko azken ordukoa