Teknologia -

Urteko Top10-a

2015eko albiste eta bideo ikusienak eitb.eus-en

EAEko Udal eta Foru hauteskundeak, zinema euskaraz, albiste bitxiak eta kultura alorrekoak izan dira bisita gehien izan dituztenak.

eitb.eus, sakelako telefonora egokitua. Argazkia: EiTB
eitb.eus, sakelako telefonora egokitua.
Zein izan da edukirik ikusiena 2015en eitb.eus webgunean?

1:13

M.G | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015ak albistez, gertakariz eta ekitaldi garrantzitsuz beteriko beste urte bat uzten digu alor guztietan, baina? Zer izan da ikusiena eitb.eus-en?

Hauteskunde urtea izan da 2015.a. Hala, EAEko Udal eta Foru hauteskundeetarako prestatutako webguneak jaso ditu bisita gehien.

Atzetik geratu da, bigarren postuan, euskarazko zinemari eskainitako ataria.

Podiuma albiste bitxi batek ixten du, eta Coca Colak eta Pepsik gazte bati emandako kalte-ordaina da hirugarren ikusiena.

Laugarren tokian bideo bat dago, New Yorkeko desfile batena. Zergatik? Euskal diseinatzaile batek Santa Agedako koplak jarri baitzituen Fashion Weeken.

Greenpeacek EAEn atzemandako puntu beltzen zerrendak ere arrakasta handia lortu du erabiltzaileen artean.

Top10a hauek osatzen dute:

Bertsolaritza

57 solairuko etxe orratz bat 19 egunetan eraikitzea lortu dute Txinan

Polemika Txinan, modelo bat Hiri Debekatuan biluzi delako

Kirolak zuzenean

Kirolen ataria

Kirolak

Kiroletan, zuzeneko emanaldiak izan dira nagusi, eta jarraituenak pilota, futbola, txirrindularitza eta arrauna izan dira, ordena horretan.

Pilotan, eskuzko txapelketak nagusitu dira; futbolean, Athelticen kopako finala eta Superkopa; txirrindularitzan, Euskal Herriko Itzulia; eta arraunean, Kontxako bandera.

Kirol arloko bideo ikusiena, etorkizuneko izar batena izan da. Euzkitze txikia!!!

Euskarazko eta gaztelaniazko zerrendak oso desberdinak dira, eta hemen ikus daiteke gaztelerazkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gaurko azken ordukoa