Teknologia -
Segurtasuna Interneten
Birus 'troiar' batek 13 milioi ordenagailu kutsatu ditu
Birus horri esker, ordenagailuak urrunetik kontrolatzeko ahalmena zuten eta erabiltzaileen datu pertsonalak lortzen zituzten. Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 13 milioi ordenagailu birus ''troiar'' batekin kutsatu dituzten taldea desegin du. Birus horren bidez ordenagailuak urrunetik kontrolatzen zituzten eta, ondorioz, jabearen datu pertsonalak eta finantzieroak eskuratzen zituzten.
Ordenagailuak urrunetik kontrolatzeaz gain, biktimei ere txantajea egiteko erabiltzen dute birus hori.
Guardia Zibilaren Delitu Telematikoak Ikertzeko Taldeak eta Panda Security enpresak prentsaurrekoa eskainiko dute 11:00etan xehetasun gehiago emateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea