Teknologia -

Globe runner

eitb.eus, domeinu berriko munduko laugarren webgune onena

20.000 webgune aztertu dituzte, eta laugarren postuan geratu da. .EUS domeinua ere laugarren lekuan geratu da domeinu berrien azterketa horretan, SEO eta kalitate ikuspegiak aintzat hartuta.

eitb.eus ataria. Argazkia: EiTB
eitb.eus ataria.
eitb.eus ataria. Argazkia: EiTB

Manu Gimenez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eitb.eus webgunea domeinu berriko munduko laugarren webgune onena da, Globe Runner enpresa estatubatuarrak konfiantza-fluxuan oinarrituta ondorioztatu duenez.

PuntuEUS Fundazioak jakitera eman duenez, SEO eta marketinean espezializatutako enpresak domeinu berriak aztertu ditu. Hala, 2014an sareratutako .EUS domeinuak ere laugarren lekua eskuratu du rankingean, kalitate eta SEO ikuspegitik. Horren aurretik, .NRW, .SCOT eta .BRUSSELS geratu dira.

Mundu osoko 783 domeinu aztertu dituzte sailkapena egiteko, eta Majestic Konfiantza Fluxua tresna erabili dute.

eitb.eus, laugarren onena

Domeinu berriak erabiltzen dituzten 20.000 webgune ere aztertu dituzte, eta eitb.eus laugarren geratu da sailkapen horretan, land.nrw, gov.scot eta be.brussels-en atzetik.

Berria.eus eta Argia.eus atariek, berriz, bederatzigarren eta hamabigarren postuak lortu dituzte, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia