Teknologia -

AEB

Apple salatu dute iPhonearen funtzio batek faktura garestitzen duelako

Wi-Fi Assist delakoak datuak kontsumitzen ditu hari gabeko seinalea ahula denean, eta mugatutako datu kopurua kontratatzen dutenen fakturak garestitu egiten ditu.

Appleren denda. Argazkia: Efe
Appleren denda.
Appleren denda. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple konpainiaren kontrako salaketa kolektiboa jarri berri dute AEBn, iPhone sakelako telefonoaren funtzio baten ondorioz erabiltzaileen fakturak garestitu direlako, funtzio horrek datuen kontratura jotzen baitu hari gabeko seinalea ahula denean.

Scott Phillips eta Suzanne Schmidt erabiltzaileek jarri dute salaketa, Kaliforniako auzitegi batean, eta telefonoaren funtzio horren ondorioz faktura asko garestitu zaiela argudiatu dute.

Salatzaile horien ustez, Applek bere gain hartu beharko luke fakturaren kostua, gainkostua izan duten erabiltzaile guztien kasuan; 4,5 bat milioi euro izango lirateke guztira.

Wi-Fi Assist izeneko funtzio berri horren bitartez, hari gabeko seinalea ahula denean, telefonoak datuen kontratura jotzen du, eta datu kopuru mugatua kontratatu dutenen kasuan, datu gehiago deskargatzeak izugarri garestitzen du faktura.

Enpresa estatubatuarrak ez dio salaketari erantzun, baina Wi-Fi Assist horri buruzko gida argitaratu du hilabete honetan, eta hori indargabetu ezean telefonoaren faktura garestitu egingo dela ohartarazten du bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple