Teknologia -
Komunikazioa
Applek adimen artifizialeko VocalIQ enpresa erosi du
Ahotsa ezagutzeko programen garapenean lan egiten du VocallQ enpresa britainiarrak.
Agentziak | Erredakzioa
Apple teknologia enpresak VocallQ adimen artifizialeko enpresa britainiarra erosi du. Pertsonen eta gailu informatikoen arteko komunikazioa errazteko sistemak asmatzen ditu enpresa britainiarrak.
Ahotsa ezagutzeko programak egiten ditu VocallQ enpresak eta pertsonen hitz egiteko modua ulertzen laguntzen die makinei. Horregatik, adituek uste dute litekeena dela Siri programa hobetzeko baliotzea VocallQ Applek.
"Applek enpresa teknologiko txikiak erosten ditu tarteka eta ez dugu gure asmoen berri ematen", adierazi du Kaliforniako enpresak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea