Teknologia -
Sare sozialak
Mezu zuzenen 140 karaktereko muga kendu du Twitterrek
Aldaketa twitter.comen Android eta iOS aplikazioetan, eta Macen TweetDeck eta Twitteren martxan dago gaurtik aurrera, eta datozen asteetan mundu guztian zabalduko da.
Agentziak | Erredakzioa
Mezu zuzenetan 140 karaktereko muga kendu duela iragarri du Twitterrek, baina ‘timeline’ mezuak argitaratzeko orduan indarrean mantenduko du.
Sare sozialak 'microblogging' sarean egiten duen aurreneko aldaketa ez da. Mezu pribatuen zerbitzuak WhatsApp bezalako aplikazioen antza handiagoa izatea nahi du Twitterrek.
Aldez aurretik, besteak beste, pribatutasun aukerak horretarako baimena ematen baldin bazuen, beste batzuen mezuak bidali edo jasotzeko aukera eman zuen Twitterrek, nahiz eta jarraitzaileak ez izan.
Aldaketa twitter.comen Android eta iOS aplikazioetan, eta Macen TweetDeck eta Twitteren martxan dago gaurtik aurrera, eta datozen asteetan mundu guztian zabalduko da. SMS bidez mezuak zuzenean bidaltzeak eta jasotzeak mugaturik jarraituko dute.