Teknologia -
Sakelako telefonoak
Sherpa Next euskal aplikazioa, Androiden ere erabilgarri jada
Aplikazioak erabiltzailearen ohiturak aztertzen ditu, eta, horrela, horren beharrak aurreikusteko gauza ei da.
eitb.eus
Sherpa Next Xabi Uribe-Etxebarria euskal sortzailearen aplikazioa Play Storen dago jada, Android sistema eragilea duten telefonoetan deskargatzeko.
Orain arte, Samsung etxekoentzat esklusiboa zen; hemendik aurrera, ordea, erabiltzaile gehiagok erabili ahalko dute. Dagoeneko milioi bat deskarga ditu Androiden denda birtualean.
Sherpa Next aplikazioak erabiltzailearen ohiturak aztertzen ditu (bilaketak, Interneteko jarduera…), eta, horrela, horren beharrak aurreikusteko gauza ei da. Adibidez, erabiltzailearen zaletasunak jakinda, asteburuan egiteko planak proposa ditzake.
Gainera, galderei erantzuteko gai ei da. Adibidez, "zer ordutan jokatuko du Athleticek? Zenbat biztanle daude New Yorken? Non jaio zen Steve Jobs?".