Teknologia -

Eguneratu behar da

WhatsAppen 'tick' urdin bikoitzak irakurritako mezuak markatuko ditu

Dagoeneko martxan da 'tick' urdin bikoitza, banakako elkarrizketetan.

Ez dago aitzakiarik, mezuak irakurri dituztela dioen ikono berriarekin

1:36

IKER GOMEZ / EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, WhatsApp aplikazioa eguneratzean, ‘tick’ urdin bikoitza erabilgarri izango da. 600 milioi pertsonak erabiltzen dute WhatsAppa eta, hemendik aurrera, hartzaileak irakurritako mezuak ere identifikatu egingo ditu aplikazioak.

Dagoeneko erabilgarri dago 'tick' urdin bikoitza, baina ezinbestekoa da WhatsAppa gaurkotzea.

Era horretan, hiru marka ezberdin izango ditu WhatsAppek

- Tick grisa: bidalitako mezuentzat

- Tick gris bikoitza: hartzaileari heldu egin zaio

- Tick urdin bikoitza: hartzaileak mezua irakurri du

Oraingoz, banakako elkarrizketetan bakarrik izango da erabilgarria baina, etorkizunean, taldekako txatetan ere instalatu egingo dute.

Aukera berri hau ezin izango da desaktibatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp