Teknologia -

Ebazpenaren ostean

Ahaztua izateko eskubidea bermatzeko neurriak hartu ditu Googlek

Bilaketen emaitzetatik informazioa kentzeko eskaria egiten duten herritarrek identifikazio ofizialaren kopia bat esleitu eta eskariaren zergatia azaldu behar dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek formulario bat jarri du Interneten Europar Batasuneko herritarrek bilatzailearen emaitzetatik informazioa kentzea eskatzeko bidea izan dezaten. Horretarako, erabiltzaileek identifikazio ofizialaren kopia bat esleitu eta eskariaren zergatia azaldu behar dute.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak herritarrek Interneten ahaztuak izateko eskubidea zutela ebatzi ostean Googlek hartu duen lehenengo neurria da. Izan ere, hemendik aurrera, herritarrek euren inguruko informazioa bilatzaileen emaitzetatik kentzeko eska diezaiekete bilatzaileei, gaur egun kalte egiten dietela edo desegokia dela uste badute.

"Erabaki horrekin, eskari indibidual bakoitza aztertuko dugu, eta oreka bat mantentzen saiatuko gara norbanakoen eskubideen eta informazio eskubidearen artean", adierazi du Googlek.

Larry Page teknologia konpainiako kontseilari delegatuak Financial Times aldizkarian egindako elkarrizketa batean salatu duenez, ordea, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabakiak "kalte egingo die 'startup'ei, eta Interneten erabilera erreprimitzen duten gobernuak indartuko ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google bideoak