Teknologia -
Aurkezpena
iPhone 'merkea': Polikarbonatoa eta 4 haztebete, 99 dolarrean hasita
Goi mailako gama ere berritu egin dute, iPhone 5Sarekin. Telefonoa desblokeatzeko edo edukiak erosteko hatz-marken irakurgailua darama.
Erredakzioa
Apple etxeak bi telefono berri aurkeztu ditu: iPhone 5C eta iPhone 5S. Azken horrekin goi mailako gama berritzeko asmoa du, eta iPhone 5Carekin, berriz, telefono merkeen merkatuan zabaltzekoa.
iPhone 5C telefonoa hainbat koloretan kaleratuko dute. 4 haztebeteko pantaila izango du, eta polikarbonatozko kanpoaldea. AEBetan 99 dolarrean hasita (75 euro) hasita salduko dute, operadorearen arabera.
Gama altuak, berriz, diseinuari eusten dio, eta berrikuntza koloreetara mugatu dute. Urre kolorekoa, gris iluna eta zilar kolorekoa izango da iPhone 5C berria.
64 bit-eko prozesadorearekin errendimendua bikoiztuko du, eta, Phil Schillerren hitzetan, ordenagailu eramangarri baten gaitasuna izango du.
Halaber, telefonoa desblokeatzeko edo edukiak erosteko hatz-aztarnarako sentsorea darama iPhone 5Cak.
Kamerak ere hobera egin du (8 megapixel), eta 8 eta 10 ordu arteko autonomia izango du.
Prezioa 199, 299 eta 399 eurokoa izango da, 16, 32 edo 64 gigabyte aukeratuta.
Berlinen egin dute bi telefono berrien aurkezpena, baina sorpresarik gabe joan da ekitaldia, berrikuntzetako asko aldez aurretik zabaldu baitira.
Datak
Hilaren 20an jarriko dituzte salgai bi telefono berriak AEBetan, Kanadan, Txinan, Japonian, Singapurren, Australian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Puerto Ricon. Beste hainbat herrialdetara, berriz, urtea bukatu aurretik helduko dira.
Sistema operatiboa
Telefono berrien ezaugarriak aurkezteaz gain, iOS 7 sistema eragile berria hilaren 18atik aurrera eskuragarri izango dela iragarri du Applek.