Teknologia -

Internet

ICANNek '.eus' domeinua onartu du

Urtebete ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) erakundeak euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen .eus domeinua onartu du.

Argazkia: Puntueus
Argazkia: Puntueus
'.eus' domeinua izango da Interneten, hemendik aurrera

0:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) erakundeak euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen .eus domeinua onartu du, Iratxe Esnaola Arribillaga Puntueus elkarteko kideak agiri batean jakitera eman duenez.

"Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza", azpimarratu du Esnaolak.

Guztiaren berri emateko prentsaurrekoa eskainiko du gaur Puntueus elkarteak Bilboko Plaza Barriko Euskaltzaindiako egoitzan, 11:30ean.

Euskal kultura sustatzeko tresna

Internet helbideen sistema kudeatzen duen nazioarteko erakundearen aurrean domeinua erabiltzeko eskaera aurkeztu zuen plataformak, euskarak domeinu propioa izateko. Puntueus 2008an sortu zuten, eta ehun bat erakundek osatzen dute, besteak beste, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

PuntuEus elkarteak azaldu duenez, "gaur egun euskarak eta euskal kulturak Interneteko aterpe teknologiko propioa izan dezakete: .EUS domeinua, 'Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea'-ren [ EEKK ] Interneteko izena". "Ikur hori euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna izango da eta, hori horrela, .EUS domeinua mundu mailako hizkuntza normalkuntzarako tresnatzat ulertzen dugu", adierazi du elkarte horrek, ".EUS domeinuak euskara lehen mailako hizkuntza bihurtzen du Interneten, mundu mailako aitorpena eskainiko baitio eta hura sustatzeko bitarteko eraginkor bihurtuko baita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea