Teknologia -
Aplikazioak
Google Hangouts, bideo-deiak egiteko zerbitzu berria
Konpainiak mezuak bidaltzeko plataforma bat kaleratu du. Erabiltzaileak idatzizko mezuak, ahozkoak eta bideoak bidaltzeko aukera ere emango du.
Erredakzioa
Googlek PC, Android eta iOS (App Store) gailuetarako Hangouts aplikazio berria kaleratu du. Google Talk, Google+ Messenger eta Google plataformaren txat zerbitzua ordezkatuko duen aplikazioa da. Horren bidez, erabiltzaileak idatzizko mezuak, ahozkoak eta bideoak bidaltzeko eta bideo-deiak egiteko aukera izango du.
Halaber, konpainiak Google Play Music All Access zerbitzu berria ere aurkeztu du.
Azken hilabeteetan, Mountain Vieweko enpresak mezuak bidaltzeko aplikazio propioa kaleratuko zuela argitaratu zuela argitaratu dute hainbat aldizkaritan.
Google Houngts aplikazioarekin, erabiltzaileak testua eta argazkiak bidali, eta bideo-deiak egin ahal izango ditu. Horrez gain, emojiak (Japonian mezu elektroniko eta webguneetan erabiltzen diren ideograma edo karaktereak aipatzeko erabiltzen den hitza) bidaltzeko aukera ere eskaintzen du. Idatzizko elkarrizketa bat bideo-dei ere bilaka daiteke eta hamar pertsonako taldeak egin daitezke.
Google Hangoutsekin bidalitako guztia gorde daiteke, eta, hortaz, erabiltzaileak elkarrizketak berreskura ditzake. Hala eta guztiz ere, funtzio hori kendu egin daiteke.
Google Hangouts doakoa da eta Google Play eta App Store dendetan eskuratu daiteke.