Teknologia -

Play Station Network

Sonyk isuna jaso du Play Stationeko datuak lapurtu zituztelako

Online jokatzeko plataformaren sisteman izandako akats baten ondorioz, milioika erabiltzaileren datuak ostu zituzten.

Play Station 3. Argazkia: Sony
Play Station 3.
Play Station 3. Argazkia: Sony

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sony teknologia konpainiak 125.000 librako (148.000 euro) isuna jaso du Britainia Handian 2011ko apirilean izandako segurtasun akatsa dela eta. Akats horren ondorioz milioika erabiltzaileren datuak lapurtu zituen 'hacker' batek.

ICO Britainia handian informaziorako eta pribatutasunerako eskubidea bermatzen duen erakundeak eman du isunaren berri.

Sonyk aitortu egin zuen 'hacer' baten erasoa jasan zuela, eta 77 milioi erabiltzaileren datuak (izen-abizenak, helbideak, jaiotze-datak eta pasahitzak) lapurtu zituela.

Play Station Networken erabiltzaileei eragin zien erasoak. PlayStation 3ren, PlayStation Portableren eta PlayStation Vitaren bitartez online jolastea ahalbidetzen duen plataforma da hori.

ICOk jakinarazi duenez, lapurreta horretan kreditu txartelen datuak ere bazeuden.

Hori dela eta, ICOren arabera, kasua "inoiz gertatutako larrienetako bat da" eta Sonyk huts egin zuen segurtasun neurrietan, eta "lehentasuna" izan beharko litzateke enpresarentzat bankuko datuen segurtasuna.

Izan ere, ikerketak ondorioztatu du Sony dela gertatutakoaren arduraduna, arazoa saihestu baitzitekeen "softwarea gaurkotuz gero".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea