Politika -

Hezkuntza erreforma

Hezkuntzan ideia 'neofrankistak' ezartzea leporatu dio EH Bilduk PPri

Eragile politikoei, sindikalei eta sozialei deia egin die koalizio abertzaleak "Wert ministroaren erreformari "erantzun bateratua" emateko.

Werten hezkuntza erreformak frankismoaren garaia suspertu duela esan du EH Bilduk. Efe.
Werten hezkuntza erreformak frankismoaren garaia suspertu duela esan du EH Bilduk. Efe.
Werten hezkuntza erreformak frankismoaren garaia suspertu duela esan du EH Bilduk. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Wert Hezkuntza eta Kultura ministroari "Euskal Herria asimilatzeko prozesuan" aurrera pausoa emateko nahia leporatu dio EH Bilduk. Koalizioaren ustez, Gobernu zentrala idea "neofrankistak" erabiltzen ari da "gure hizkuntza eta kultuta deuseztatzeko".

Adierazpenok Bilbon emandako prentsaurrekoan egin dituzte Maribi Ugarteburuk, Rebeka Uberak, Eva Blancok eta Oskar Matutek. Euren iritziz, hezkuntza erreformaren helburuak "gaztelaniatzea, pribatizazioa eta herritarrak sailkatzea dira", baita euskal curriculumaren aplikazioa saihestea ere.

EH Bildurentzat, Werten dekretua indarrean sartuz gero, belaunaldi berriak euskalduntzeko egindako lana "ezer ezean utziko du"; izan ere, gaur egun euskera ez da hizkuntza normalizatua "eskolatzeak ez duelako hizkuntza ikasteko eskubidea bermatzen".

"Zuri-beltzeko eskola"

Erreformak "Frankismo garaiko zuri-beltzeko eskolara itzultzea" dakar, euskara "hirugarren mailako hizkuntza izango baita", euskara ez delako oinarriko irakasgaia izango, gaztelaniaren eta ingelesaren antzera, "hautazkoa baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea