Politika -

Barne Ministerioa

Terrorismoaren biktimen Euskadiko elkarteek 50.000 euro jasoko dituzte

Covite elkarteak jasoko du zenbatekorik handiena: 23.934,58 euro.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren biktimen EAEko bost elkartek 50.000 euro inguruko diru-laguntzak jasoko dituzte, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak asteazkenean laguntzak onartu ondoren.

Euskadin Covite elkarteak jasoko du zenbatekorik handiena: 23.934,58 euro. Fernando Buesa Fundazioak, berriz, 11.149,36 euro jasoko ditu, eta Askatasun Bidean elkarteak, aldiz, 4.898,96 euro. Ertzainen eta Terrorismoaren Biktimen senitartekoen elkarteari 3.942,97 esleitu dizkiote, eta Miguel Angel Blanco fundazioari 9.460,06 euroko diru-laguntza ematea onartu dute.800.000 euro

Deialdi honetan, guztira, 470.000 euro banatuko ditu Barne Ministerioak terrorismoaren biktimei arreta eskaintzea helburu duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio, entitate eta erakundeen artean. 2012an, guztira, 800.000 euro jasoko dituzte.

Hala, AVT terrorismoaren biktimen elkarteak 157.601,60 euro jasoko ditu, eta M-11 elkarteak, aldiz, 99.447,87 euro.

2013rako diru-laguntzen zenbatekoa % 10 handitzea dute helburu, eta, beraz, 880.000 euro banatuko dituzte datorren urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea