Politika -

Kazetarien aurrean

Wert: 'Zigorraren aurka oldartzen den zezen baten bezalakoa naiz'

Wertek kazetarien aurrean egin ditu adierazpen horiek, Senatuan eginiko harreran.

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa. Argazkia: Efe
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa Gobernuak iragarri duen Hezkuntza lege berriarengatik jaso dituen kritiken inguruan bromatan aritu da. "Zigorraren aurrean oldartzen den zezen bat bezalakoa" dela azaldu du, eta, "gehienbat, Kataluniatik datozen kritikak" errefusatu ditu.

Wertek kazetarien aurrean egin ditu adierazpen horiek, Konstituzioaren 34. urteurrenaren omenez Senatuan egin den harreran.

Hezkuntza ministroa izan da kazetarien artean ikusmin handiena sortu duena, eta momentu batzuetan haizea hartzeko lekua eskatu behar izan die bere inguruan zeuden kazetariei.

"Justifikatu gabeko kexak"

"Zigorraren aurka oldartzen den zezen baten antzekoa naiz", esan du Gobernuak hezkuntza arloan ezarri nahi duen lege berriaren inguruan jasotako kritikei erantzunez.

Gehienbat Kataluniako Generalitatetik jasotako kritikez mintzatu da, "justifikatu gabekoak" direla uste baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea