Politika -

Eskumen-gatazka

Ibarra: 'Soldataren ordainketa agindu ostean, ezingo da baliogabetu'

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak azaldu duenez, "exekutatu gabe dauden auziak bakarrik utz daitezke bertan behera".

Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea. Argazkia: EFE
Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea. Argazkia: EFE
Gabonetako lansaria ordaintzeko borondateari eutsiko dio Jaurlaritzak

01:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak adierazi duenez, Auzitegi Konstituzionalak ezin izango du langile publikoei ordaindutako Gabonetako aparteko soldata baliogabetu, baldin eta Eusko Jaurlaritzak ordainketa hori egiteko agindua jada eman badu.

Espainiako Konstituzioaren 34. urteurrena ospatzeko Gasteizen izandako ekitaldian egin ditu Ibarrak adierazpen hauek.

Ibarrak gogoratu duenez, Konstituzioak dioenez, mota honetako auziak Auzitegi Konstituzionalean ebatzi behar dira. Gainera, Espainiako Konstituzioa eta Auzitegi Konstituzionaleko legearen arabera, Espainiako Gobernuak gatazkaren bat planteatzen duenean, eta auzitegiak izapideak hastea agintzen duenean, "aurkaratze objektua baliorik gabe uzten dute".

Hala ere, Ibarrak argitu duenez, "exekutatu gabe dauden auziak bakarrik utz daitezke bertan behera", horrela, Gabonetako aparteko soldata bertan behera uzteko aukera "Jaurlaritzak eman edo eman ez duen aginduaren araberakoa izango da".

'Auzi bitxia'

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak aitortu duenez, "inoiz eman ez den egoera baten aurrean gaude", ondorioz, "ez dakit zein izan daiteke ebazpena". "Autonomia erkidegoen eta Gobernu zentralaren arteko gatazkak konpontzeko bidea dugula da funtsezkoena", azaldu du Ibarrak, "Auzitegi Konstituzionalaren esku dagoen formula demokratikoa dena, alegia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea