Politika -

Funtzionarioen ordainsariak

Ordainsariaren auzian 'bihotz barik' aritzea egotzi dio Prietok PPri

Halaber, "espekulatzaileen eskutara doazen 39.000 milioiak" salatu ditu Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak bere blogean idatzitako artikulu batean.

Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile publikoaren Gabonetako ordainsariaren auzian "bihotz barik" aritzea leporatu dio PPri Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak. Eusko Jaurlaritzak funtzionarioei Gabonetako ordainsaria ordaintzea erabaki berri du.

Horren harira, Prietok bere blogean idatzitako artikuluan adierazi duenez, "bitartean, PPk ez du ezer egiten espekulatzaileen eskutara doazen 39.000 milioiekin". "Soldataren ordainsaria ordaintzea baino, zorraren ordainsaria ordaintzea da arazoa", azpimarratu du sozialistak.

Prietok gogoratu duenez, "Legebiltzarrak hartutako ebazpenak betetzeko" hartu du Lakuak erabaki hori, eta "autogobernuak defendatzeko dugun konpromisoagatik". "Langile publikoen ordainsariarekin PPk erakutsitako jarrera oldarkorrak harritu nau, bitartean inolako kontzientziarik gabe zorrarekin espekulatzen dutenei interes eskandalagarriak ematen ari dizkietelako", salatu du sozialistak.

"207 milioiko ordainsarien auzian bihotzik gabe aritu eta espekulatzaileen eskutara doazen 39.000 milioiekin ezer ez egin?", adierazi du. "Alemania eta Erresuma Batuarekin alderatuta, zorrarren ordainketa bost edo sei aldiz gehiago kostatuko dio Espainiari eta ez dute hitzik ere esaten", deitoratu du.

"Soldataren ordainsaria ordaintzea baino, zorraren ordainsaria ordaintzea da arazoa", azpimarratu du Prietok, "'Aski da' ahalik eta lasterren esatea komeni zaigu, bestela, gero eta arazo gehiago izango ditugu herritarrok", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea