Politika -

Independenteek eta Bilduk

PPren alkatearen aurka zentsura-mozioa aurkeztu dute Trebiñun

Alkatea herrian bizi ez dela eta "aurrekontuak onartu ez eta herria geldituta dagoela" argudiatuta aurkeztuko dute zentsura-mozioa.

Trebiñu.
Trebiñu.
Trebiñu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trebiñuko bi alderdi independenteek (bakoitzak bi zinegotzi) Bilduko ordezkariaren babesarekin batera, zentsura-mozioa aurkeztuko dute Trebiñun (Burgos) eta Inmaculada Ranedo PPko alkatea kargutik botako dute abenduaren 14an.

Ranedok zinegotzi gisa jarraitzeko asmoa azaldu du. Zentsura-mozioa "interes orokorraren gainetik, Arabara batzea nahi dutenen interesagatik" egingo dela kritikatu du, izan ere, Trebiñu geografikoki Araban dagoen arren, Burgoseko herria da.

Ildo honetan, Gaztela eta Leongo Juntarekin izango dituzten harremanekiko kezka azaldu du.

PPk hiru zinegotzi ditu herrian, Trebiñuko Herritarrak eta Hautagaitza Independenteak alderdiek bi zinegotzi bakoitzak eta Bilduk eta EAJk bana. Azken hau da zentsura-mozioa babesten ez duen alderdi bakarra.

Bilduk mozioa babestuko duen arren, ez da alkatetza berriko taldean egongo. Ignacio Portilla Trebiñu Arabara batzeko mugimenduaren aldeko hautagaia izango da alkatea.

Egungo alkatea "herrian bizi ez dela" argudiatuta aurkeztuko dute mozioa eta "aurrekontuak onartu ez, eta herria geldituta egotea" leporatu diote PPko alkateari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea