Politika -
Erantzuna
Funtzionarioei egindako mehatxuak arbuiatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Patxi Lopezen Gobernuak adierazi duenez, "PPren Gobernua erabaki honekin ados ez badago, erabaki ona izango da Konstituzionalera joatea auzi honetan erabaki dezan".
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren ustez, Gobernu zentraleko zenbait arduradunek funtzionarioei mehatxuak egitea epaitegietan eta auzi politikoan euren alde egiteko ezin gaitzesgarriagoa da, Jaurlaritzak ohar baten bidez adierazi duenez.
Gainera, Jaurlaritzak "arduratsu eta koherentziaz jokatu du langile publikoen aparteko soldataren inguruan. Uztailean, 20/2012 Errege Dekreturen kontrako errekurtso prozesua abiatu zuen, Autonomia Erkidegoaren eskumenak urratzeagatik eta oinarrizko legediaren gehiegizko interpretazio bat egiteagatik, eta horregatik indarrean dagoen lege bat aplikatzea erabaki du, esaterako 2012rako Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen Legea, gure zerbitzu juridikoen txosten bati jarraituta", gaineratu du.
Patxi Lopezen Gobernuaren esanetan, "PPren Gobernua erabaki honekin ados ez badago, erabaki ona izango da Konstituzionalera joatea auzi honetan erabaki dezan".
Hala ere, ohartarazi duenez, Konstituzionalera joanez gero, "gehiegikeria bat izango litzateke, funtzionarioei mehatxuak eginez, euren tesiak onartzea inposatuko balute".
eskumenak"PPren Gobernuaren asmoa izango al da Zigor Kodea Gabonetako aparteko sariaren debekua, uztailekoa aurreratuta, ekidingo duten beste erakundeetako arduraduren eta funtzionarioen kontra erabiltzea? Nafarroan, Extremaduran eta Bizkaian iragarritako neurriak aplikatzea prebarikazioa eta legea urratzea dela esango al du?", galdegin du oharrean.
Gobernuak eskumen-gatazka aurkeztuko du Mariano Rajoyren Gobernuak eskumen-gatazka aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak ordaindu nahi duen Gabonetako ordainsaria dela-eta, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak iragarri duenez. Estatuko Kontseiluari 3 eguneko epean txostena egitea eskatuko dio Gobernuak, eta, jarraian, Konstituzionalean aurkeztuko dute. Auzitegiak helegitea onartzen baldin badu, Gabonetako ordainsariaren ordainketa 5 hilabetez atzeratu liteke.